Bilbon egindako agerraldi batean, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkeriek azaldu dute azken bi urteetan hamabost aldiz bildu dela negoziazio maila, baina salatu dute patronalek ez dituztela aintzat hartu langileek panteatutako aldarri nagusiak, «ez eta hitzarmen honen helburu izan dena ere: homologazioa lortzea Hezkuntza Saileko sukaldeetako langileekiko».
Langileak «pobrezian kateatuta» mantentzen dituzten soldatez gain, bestelako aldarri batzuk ere nabarmendu dituzte sindikatuek, besteak beste, ratioak hobetu beharra, patronalek gutxieneko lanaldirik finkatu nahi ez izatea (kontratu batzuk egunean 50 minutukoak dira) edo langileen eginkizunez hitz egin nahi ez dutela, hontuan hartuta «gero eta gehiago direla».
Hala, lurralde osoan zehar bilkurak egin dituzte eta asanblada horietan «aho batez» erabaki dute «mobiliziorik gabe ez dugula ezer lortuko: Ez hitzarmen onik, ez eta Eusko Jaurlaritzak aintzat hartzerik ere».
Horregatik, otsailaren 26an eskola jantokietako enpresa pribatuetako langileek greba egigno dute. Egun hori mobilizazioen hasieratzat joko dute eta, jasotzen duten erantzunaren arabera mobilizazioak areagotu ditzaketela ohatarazi dute.