
Markel Irizarrek txirrindularitza profesionala utziko du aurten. Hasiberria den 2019ko denboraldi hau izango du azkena munduko onenen artean. Hala iragarri du bere taldeak sare sozialetan eskegitako bideo labur batean. «Ametsa da nire ibilbidea Donostian amaitzea. Oso berezia izanen da nire familia, lagun eta zaleen ondoan agur esatea», adierazi du txirrindulari oñatiarrak.
16. denboraldia du aurtengoa Irizarrek profesionaletan. 2004an eman zuen salto Euskaltel-Euskadirekin eta bertan sei urtez egon ostean, Lance Armstrongen RadioShack taldean hasi zen 2010ean. Biek gainditutako minbizia medio, erlazio estua izan du estatubatuarrarekin. Talde haren jarraipena izan den Luca Guercilenaren Trek etxean egin ditu gaur artekoak.
Bere palmaresean bi garaipen agertzen diren arren (2011ko Andaluziako itzulia eta Poitou Charenteseko etapa), besteentzako lanean aritu da gehienetan gipuzkoarra. Euskaltelen Iban Mayo, Haimar Zubeldia edo Samuel Sanchez, eta ondoren Lance Armstrong, Andy eta Frank Schleck, Fabian Cancellara edo Alberto Contador, besteak beste. Bide horretan, lau Giro, sei Tour eta 10 Vuelta egin ditu.
Minbizi tik errekuperatzen ari nintzela, 2 helburu eta burruka egiteko arrazoi nituen: 1. Aita izatea eta familia bat sortzea. 2. Profesionaletara pasa eta kirol ibilbide luze bat izatea. Zuetariko askori eskerrak, gaur, biak lortu ditudala esan dezaket. MILA ESKER BIHOTZEZ!!!!!! pic.twitter.com/6zIq5jXWJM
— Markel Irizar (@Markelirizar) February 19, 2019

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
