
Basque Team Fundazioak 2020an Tokion ospatuko diren Jokoetara begira sortu duten abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Abestiak "Basque Team kanta 2020" izena du eta laguntzen dion bideoklipak "Kirolak erotzen gaitu".
Abestiaren letra Andoni Egaña bertsolariak egin du, Mikel Unzurrunzagak (DJ Makala) eta Juan Carlos Vidaurretak konposatu dute melodia, eta Lidia Insausti abeslariak jarri dio ahotsa.
Bideoklipa Iñigo Asensiok zuzendu du eta kirolari askok parte hartu dute: Maialen Chourraut eta Iñigo Peña piraguistek, Aitor Francesena eta Leticia Canales surflariek, Barbara Pla, Amaia Erbina eta Uribarri Barrutieta errugbi jokalariek, Carlos Tobalina eta Trihas Gebre atletek, Rakel Mateo paratriatletak, Patxi Peula patinatzaileak, eta Alberto Iñurrategi, Eneko Llanos eta Richard Oribe enbaxadoreek, besteak beste.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
