
Josean Olabek 'La gloria impune - San Sebastian 1813' komikia kaleratu zuen 2012an, Gipuzkoako hiriburuaren setioaren bigarren mendeurrena gogoan harturik. Orain, argitalpen hark izan zuen arrakasta ikusirik, euskaraz kaleratu du 'Zigorgabeko loria - Donostia 1813' izenarekin.
Olabek egin zuen lehen nobela grafiko historikoa izan zen 'La gloria impune'. Bertan donostiarrek 1813. urtean jasan behar izan zutenaren berri ematen da. Tropa aliatuek (britainiar eta portugesak) hiria setiatu zuten udan zehar, abuztuaren 31an tropa frantsesen erresistentzia gainditzea lortu zuten arte.
Gerra ez zen soldaduen arteko borroka batetan gelditu eta aliatuak hirian sartzean, hiritarrak «askatu» beharrean, horien kontrako mota guztietako erasoak egin zituzten: laburretak, bortxaketak, hilketak… azkenean hiria erre egin zuten, eta donostiarrek gelditzen zitzaien guztia galdu zuten. Ezerezetik, fenix hegaztia bezala, hiria berreraikitzea lortu zuten gerora, auzolanean.
Komikiak historiako pasarte mingarri horien berri ematen du irudien bitartez. Olabek lan honekin bere bi pasioak, pintura eta historia, primeran uztartzea lortu zuen. Ikerketa egin ostean, fikziozko pertsonaiak asmatu zituen euren bizipenak kontatu zitzazten. Argitalpenaren tonu belikoa alde batera utzi gabe istorioa ez da hiriaren suntsitzearekin amaitzen, eta bizirik atera ziren herritarrak aurrera nola atera ziren ere kontatzen du orain euskaratuta agertzen zaigun lanak.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
