Batukadaren soinuaz lagunduta, Eiffel dorrearen azpitik ala Pirritx eta Porrotx sudur-gorrien ahotan iritsi zaigu oraingoan brebeta euskaraz ehin ahal izateko aldarrikapena.
Ziburuko Piarres Larzabal, Kanboko Xalbador eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioetako hirugarren ikasturtean dauden ikasleek eta Etxepare Lizeoko Profesionaleko hirugarren mailako ikasleek egin beharko dute Brebeta datozen egunetan.
Frantses azterketa salbu, brebetaren azterketa osoki euskaraz izatea aspaldiko lorpena zen. Geroztik, Matematika eta Historia Geografiako azterketak euskaraz egin dira, baina kolegioen erreforma dela eta, zientzien azterketa gehitu da azken urteetan eta hura frantsesez egitera behartuak dira ikasleak.
Protesta gisa, azken bi urteetan zientzietako azterketak euskaraz erantzuten dute Seaskako ikasleek, baina, ika-mika handiak sortu eta Bordeleko Errektoretzak azterketak hauek ez zuzentzeko mehatxua egin zuen.
Seaskak oso larritzat jo zuen azterketen zuzenketa blokeatzeko erabakia. «Borondate politiko zehatz baten eragina izan da, eta zalantzarik ez dugu Bordeletik baino Parisetik heldu da debekua», salatu zuen orduan Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Azterketak zuzendu behar zuten hainbat irakaslek ere ezinegona agertu zuten ez zuzentzeko erabakiaren aurrean.
Azken hiru urte hauetan brebeta euskaraz egiteko duten eskubidea aldarri hartuta protesta ugari egin ditu Seaskak.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
