GARA
DONOSTIA

Mondragon taldeak «optimismo neurtua» azaldu du bere biltzarrean

Kongresuan Mondragon Korporazioa gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituzte urtero, eta atzo eginiko diskurtsoetan nabarmendu zuten «taldea hazten» ari dela baina munduko eraldaketara «azkar egokitu» behar duela. Etorkizunari dagokionez, «zorrotza eta ziurgabea» izango dela uste dute.

Mondragon Korporazioak urteko Kongresua egin zuen atzo Donostiako Kursaalen. Bertara 650 konpromisario zeuden deituta, talde kooperatiboan integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko.

2019ko edizio honetan, besteak beste, organo korporatiboek egindako gestioa aurkeztu zen, bai Batzorde Iraunkorraren aldetik –aurretiaz kide guztiei bidalitako agiri batean ere aurkeztua–, bai Kontseilu Orokorraren aldetik.

Foro horretan urteko bilakaeraren balorazioa ere egin zuten. Kontseilu Orokorreko lehendakari Iñigo Ucinek honakoa esan zuen: «Korporazioak hazten jarraitzen du eta optimismo moderatu bat dugu ekitaldiari dagokionez, baina oso adi begiratzen diogu eboluzioari, indarrean dagoen ziurgabetasun makroekonomikoagatik eta geopolitikoagatik».

Horren harira, hain zuzen, kooperatibek munduko eraldaketa-testuingurura etengabe egokitu behar direla nabarmendu zuen, eta honek duen abiadura «gero eta biziagora» azkar egokitu behar direla negozioak, produktuak, zerbitzuak eta antolamendua, baita pertsonak ere. Kooperatiboagoak eta lehiakorragoak izatea funtsezkoa izango dela ohartarazi zuen, eta elkarren arteko lankidetza indartzea ere garrantzitsua da, Ucinen iritziz.

 

Eskuratu eta Ordaindu

Mondragon Korporazioak «gizarteari egiten dion ekarpena» azpimarratzen hasi zuen diskurtsoa Kongresuko lehendakari Javier Goienetxeak, baina Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak «aho batez» emandako aldeko epaia ere aipatu zuen, Eskuratu eta Ordaindu elkarteetako kideek Korporazioaren aurka «sustatutako» auzian.

Fagor Etxekotresna eta Edesa enpresetako langile ohiek, ordea, epaitegiaren «sentsibilitaterik eza» gaitzetsi zuten eta errekurtso bat aurkeztea aztertuko dutela jakinarazi zuten.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Bergarako epaitegiaren erabakia berretsi zuen. Honek, Eskuratu eta Ordaindu elkarteen erreklamazioa ukatu zuen, auziak preskribatu egin zuela baloratuz. Bazkide ohiek 47 milioi euro eskatzen zuten, porrot egin zuten bi kooperatibetan jarritako diru kopurua.

Hala, langile ohiek ezin dute ulertu errekurtsoa atzera botatzeko arrazoi nagusia preskribatu izana izatea, «salaketa aurkeztu zen unean administrazio konkurtsalak ez baitzeukan aurkeztuta behin betiko informea».

 

Lo último de Fagor Arrasate, en Shanghai

Fagor Arrasate presentará sus últimos desarrollos para el procesado, corte, aplanado y apilado de aluminio en la feria Aluminium China que tendrá lugar en Shanghai del 10 al 12 de julio. Se trata de un evento que engloba toda la cadena de suministro del aluminio, metal del que China es el mayor productor mundial. A la cita acudirán más de 600 expositores y se espera la visita de alrededor de 25.000 personas procedentes de 91 países.

El estand de Fagor mostrará novedades que responden al reto al que se enfrenta la industria del automovil por las emisiones de los vehículos y su impacto en el medio ambiente. Por ello, han apostado por la I+D+I en torno a materiales ligeros como el aluminio y o su apilador de vacío de alta eficiencia «que ofrece un ahorro energético del 85% frente a los convencionales, y que logra la máxima calidad de apilado para piezas exteriores para la industria automovilística o aeroespacial».

Según anuncia la empresa, también tendrán un protagonismo especial sus nuevas soluciones de aplanado específicas para tratar un material tan delicado como el aluminio.

Fagor Arrasate dispone de una planta en la ciudad china de Kunshan, que cumplió su décima aniversario el año pasado, así como oficinas comerciales en Shanghai y Pekín. GARA