
Olatz Zugastik zuzeneko diskoa kaleratuko du udazkenean. 2015ean bere azken lana ‘Ur goiena ur barrena’ kaleratu ondoren eman zuen saltoa taula gainera, 38 urtez Benito Lertxundirekin lanean aritu ondoren bere lan pertsonala kontzertuetan aurkezteko asmoz.
Orain, kontzertuetan murgilduta, bere lehen zuzeneko diskoa argitaratuko du. Orion eskainiatko kontzertu baten grabaketa bat izango da, non bere lehen diskotik hasi eta azken lanera arte sortu dituen kantuak entzungo diren, baita hainbat euskal kantu tradizional eta Benito Lertxundiren bat ere, bere alaba Gratxinak abestua.
Kantu horien moldaketan Olatz Zugastik harpa, bere ohiko instrumentua, eta gitarra erabiltzeaz gain, hainbat musikari izan ditu lagun: Ander Ederra gitarra elektriko eta akustikoarekin, Ander Zulaika baterian eta Gratxina Lertxundi teklatuan, flautan eta koroak egiten.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
