
Athletic Club webgunearen bitartez ezagutzera eman du ostiraleko Bertso Derbiaren ibilbidea. Jon Maiak, Onintza Enbeitak eta Xabi Payak talde zuri gorria ordezkatuko dute eta Realaren partetik Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus izango dria.
Dagoeneko zehaztu dituzte sei bertsolarien ekitaldiak ospatzeko lekuak, kantatutako bertsoen laguntzaz derbiaren aurreko giroa alaitzeko. EinGO! Animazio taldearen laguntzaz, Jon Maia, Onintza Enbeita, Xabi Paya, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsolariek BertsoDerbiaren lehen saioa egingo dute 20.00etan, Haroko Maria Diaz kaleko plaza inguruetan.
Handik Poza kalera abiatuko dira, Areilza Doktorea kaleko gurutzebidean, bigarren saioari hasiera emateko, 20.30ean. Horren ostean, 21.00etan, San Mamesen egingo dute hurrengo ekitaldia, zelaiaren ondoan.
Amaiera gisa, 21.50ean, partida hasi baino pixka bat lehenago, San Mameseko zelaian bertan, Jon Maia eta Maddalen Arzallus bertsolariak izango dira talde bakoitzaren areetatik azken bertsoak botako dituztenak.
Zaleeei aldez aurretik zelaira sartzeko deia egin dute klubetik estadioaren barruan aurreikusitako azken saio honetaz gozatu ahal izateko.

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro
