
Iruñeko Alde Zaharreko kaleak ‘Alde Hemendik’ zioen leloaren atzetik gurutzatu ditu mobilizazioak gaur goizean. «Alde hemendik, utzi bakean» oihupean abiatu dira Baratxurien plazatik.
«Indar okupatzaileak, kanpora», «borroka da bide bakarra» eta «presoak kalera, amnistia osoa» bezalako aldarriak ere entzun ahal izan dira nafar hiriburuko erdigunean.
San Frantzisko enparantzan amaitu dute ekimena. «Gogoa eta oroimena aldarrikatzen ari gara espainiar koroa eta elizaren bortxaz munduko hainbat herri zapaldu, odolustu eta menperatu zituztenetik bost mende iragan direnean», adierazi dute irakurri duten oharrean.
«Bost mende igaro dira baina futnsean gutxi aldatu da», gehitu dute. «Euskal herria herri inbaditua baino ez garaitua da. Okupazio eta indar armatuak, alde hemendik», adierazi dute.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
