
Aurrerantzean Filmineko erabiltzaileek fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako filmak ikusi ahal izango dituzte euskaraz. Komunikatu batean plataforma berak jakitera eman duenez, euskaraz errodatutako filmetatik aparte, bikoiztutakoak edo euskarazko azpitituluak dituztenak eskainiko dituzte.
40 bat titulu lotu dituzte, horien artean, zinema aretoetan arrakastatsu suertatu diren batzuk, esaterako eta fikzioari dagokionez, Koldo Almandozen “Oreina”, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren “Loreak”, edo Asier Altuna eta Telmo Esnalen “Agur Etxebeste”. Baita Telmo Esnalen “Dantza” ikusgarria.
Haurrentzako filmak daude ikusgai era berean eta baita bertan eginik dokumentalak (“Eusko labela” deitu diote atal honi) ere aloka daitezke bertan, esaterako Oier Aranzabalen “Margolaria”. Plataformak iragarri duenez, otsailaren 20tik aurrera, Joseba Sarrionandiaren lanaren inguruan hainbat zinemagileek grabatutako “Gure oroitzapenak” lan kolektiboa ikusi ahal izango da.
Plataforma honek 10.000 titulu baino gehiago eskaintzen ditu, haien artean pelikulak (gehienak independenteak), kortoak eta telesailak. Aurrerantzean, «titulu-kopurua handituz joan nahi dugu, zinemarik onena publiko euskaldunari hurbildu ahal izateko. Laster, adibidez, Golem ekoizleak Estatuan banatutako filmak euskarazko azpitituluekin emango ditugu». Katalunian FilminCAT dago martxan 2017. urtetik.
Filmin Euskaraz kanalari dagokionez, hauxe da lotura www.filmin.es/canal/filmin-euskaraz.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
