
Joan den asteartean hasi eta martxoaren 29a bitartean diziplina artistiko guztiak, ekoizpen berriak eta makina bat estreinaldi ziren egitekoak Loraldia jaialdiaren barruan. Bilboko 15 gune euskararen plaza bihurtzea zuen helburu.
Ostegun honetan hartu dute programazio osoa bertan behera uzteko erabakia. «Gaur egun gure gizartean sortu den egoera aztertuta eta COVID-19 delakoak erakarri dizkigun eraginak behartuta, erantzunkizunez jokatzea erabaki du Loraldia Kultur Elkarteak. Agintariek martxan jarri dituzten neurriak kontuan harturik eta areto, egoitza eta artistek hartutako erabakiak eraginda, Loraldia Festibalaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki behar izan dugu». Horrelaxe adierazi dute ostegun honetan antolatzaileek.
«Loraldia Kultur Elkarteak urtez-urte ahalegin handia egiten du kalitatezko festibala antolatzeko. Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes eta segurtasun neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako», gaineratu dute.
«Hala ere, Loraldia Kultur Elkarteak euskal kulturarekiko eta sormenarekiko duen atxikimenduari ekiten eta kultura loratzeari jarraituko diogu. Horrela, sortzaile, babesle eta egoitzekin ereindako programazioaren haziak ez dira galduko eta urtean zehar beste uneren batean plazaratzen saiatuko gara», amaitzen da argitara eman duten oharra.

Eneko Andueza sitúa al euskara como «una amenaza más» contra los derechos laborales

«Gerra inperialistaren aurkako» aldarria zabaldu du EHKSk Iruñeko kaleetan

Lutxi Urigoitia: Una película a quemarropa para una sentencia inexistente

El Ejército israelí intercepta la Flotilla y detiene a 175 personas, entre ellas siete vascas
