
Amets Arzallus bertsolaria eta Ibrahima Balde etorkinaren inguruko ikus-entzunezkoarekin hasiko da asteazken honetan Dapa egitasmoaren bigarren denboraldia. Kultur sorkuntza «bizipozaren epizentroan» jartzea xede duen ikus-entzunezko bat sareratuko da hamabostean behin, bihar hasi eta uda bitartean.
Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen artean idatzi duten ‘Miñan’ liburuaren inguruko ikus-entzunezkoarekin abiatuko da saioa. Bertan, Ametsek Ibrahimarengana bisitan Madrilera egiten duen bidaia erakusten da eta, bide batez, liburuaren nondik norakoez, ahozko literaturaz eta migranteen aferaz hausnartzen da erreportajean.
Hala, asteazken honetatik hasita, bi astean behin, erreportaje berri bat sareratuko da. Saio bakoitzak kultur-adierazpen edo sortzaile bat izango du ardatz, eta ikus-entzunezkoen barrunbeak ere sormenetik marraztuko dira, nortasun mutante eta forma aldakorrekin.
Lehen denboraldiak zortzi sortzaile izan zituen protagonista: Xanti Agirrezabala aktorea, Garazi Pascual kable gaineko dantzaria, Iñigo Astiz idazlea, Barbara Stammel margolaria, Xabier Luberriaga luthier profesionala, Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailea, Rouge Elea zirkolaria eta Juan Palacios zinegilea, zehazki. Guztiak dapa.eus webgunean ikus daitezke.
Denboraldi berriko edukiak, aurrekoak bezala, Dapa.eus-en eta Daparen sare sozialetan izango dira ikusgai.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
