‘Ez da Ez’ abestia da Anne Etchegoyenen azken proposamena. Kasu honetan Itziar Ituño abeslari eta aktorearekin batera grabatu du, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Abestia sare sozialetan entzun daiteke jada –Spotify plataforman diskoa dago eta Youtuben bideoklipa–.
‘La Manada’ kasuaren ondorioz abesti hau sortzea otu zitzaien Europa osoan sortu zen erantzunari oihartzuna eman nahian. ‘No es No / Ez da Ez’ abestia ‘Emazte’ diskoaren parte da, Ipar Euskal Herriko abeslari, konposatzaile eta ekoizlearen azken argiltapena. Berak «emakumearen albuma» bezala deskribatzen du ‘Emazte’.
Proiektu horren bitartez bere 40. urtebetetzea ospatu nahi du. Horretarako gure egunerokotasunarekin harremana duten 10 kanta sortu ditu, eta bere unibertso folklorikoan sartu du. Egungo soinuak tradizionalekin nahastu ditu, adibidez gitarra akustikoa eta elektrikoa txalapartarekin fusionatuz.
Etchegoyenentzat oso lan pertsonala da ‘Emazte’. Bertan munduari zabalik dagoen emakume euskaldunaren irudia erakusten da eta parekidetasuna aldarrikatzen. Aurkeztu berri duen abestian ere emakume askea, ama, abeslaria eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko bezala agertzen dira bi abeslariak, kantaren mezuan zein bideoko irudietan.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
