
Indarkeria matxista kasuendako larrialdi-baliabideak eta zerbitzuak mantentzen ari direla ziurtatu du Emakundek eta, are, zerbitzu hauek Covid-19 gaitzak eragindako egoerara egokitu ditu. Ondorioz, bide telematikoak indartu ditu biktimei premiazko arreta emateko.
«Bizi dugun alarma-egoera komunitario» honetan ere genero indarkeriaren aurkako «jarrera aktiboa» beharrezkoa dela dio Emakundek. «Hori geldiaraztea gizarte hau osatzen dugunon erantzukizun partekatua da, bakoitza gure erantzukizun-eremutik», agertu du prentsa ohar batean.
Hala, indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefonoa martxan dago 24 orduz (900 840 111); biktimak babesteko Segurtasun Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak ere aktibo daude (bortxa telefonooa, genero-indarkerian espezializatutako ertzainak edo segurtasun pribatua, besteak beste); genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoaren eskaerak ebazten jarraitzen dute; «bermatuta» daude Biktimei Laguntzeko Zerbitzua eta arlo judizialetako laguntza EAEn; emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako epaitegiak; genero-indarkeriaren biktimentzako doako laguntza juridikoko zerbitzuak; etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako berehalako harrera-zerbitzuak; biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta aholkularitza juridikoko eta laguntza psikologikoko zerbitzuak, eta Emakundek eskaintzen dituen bestelako zerbitzuak.
Nolanahi ere, egoera «aldian-aldian» aztertuko dela diote Emakundetik, «beharrak identifikatzeko eta zerbitzuak eta baliabideak horietara egokitzeko».
Era berean, herritarrei ematen dien zerbitzuari eusten dio telefono eta posta elektroniko bidez (945016702 eta emakunde.zuzendaritza@euskadi.eus). Gogorarazi dute, halaber, 112 larrialdiko aplikazioa martxan dagoela, 2018an eguneratu zena, eta entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarria dela, eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraztu dezake.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

