
Gaztea Maketa Lehiaketaren bozketa fasea abian da, eta horrenbestez, epaimahaiak hautatutako 20 proposamenen artean bozkatzeko aukera izango dute entzuleek, apirilaren 28ra bitarte. Maketa bozkatuena finalera pasatuko da eta Entzuleen Saria irabaziko du, eta epaimahaiak aukeratuko ditu beste hiru maketa finalistak.
Aurtengo parte hartzeari buruz, «edizio oparoa, anitza eta musikalki bikaina» izan dela esan du Xabier Doncel kazetari eta epaimahaiko kideak; Izaro Andres eta Xabier Bandini kantariak dira beste bi epaimahaikideak. «Lehen galbahea igaro duten talde guztiak finalista duinak lirateke. Hori bai, lau finalista baino ez dira izango Kafe Antzokiko kontzertuan», gaineratu du Doncelek.
Apirilaren 29an, Gaztea irratiko ‘Dida’ saioan emango dute irabazlearen berri, eta boto gehien lortu dituen taldeak Bilboko Kafe Antzokiko finalean hartuko du parte, epaimahaiak erabakitako beste hiru talderekin batera.
Aurten 30. urteurrena ospatzen ari den Gaztea irratiaren Maketa Lehiaketako finalaren data zehaztu gabe dago oraindik, osasun krisiaren ondorioz, aurretik finkatu ziren epeak atzeratu behar izan direlako. Apirilaren 3rako aurreikusita zegoen 29. Maketa Lehiaketaren amaierako ekitaldia noiz eta nola egingo den laster emango da jakitera.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
