Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak San Prudentzio jaien baitan presoak gogoan izateko zenbait ekimen proposatu zizkion jendarteari egunotarako. «‘Etxera’ aldarria ozen zabalduko dugu aurten ere San Prudentzio egunaren baitan. Aurten, gainera, zoritxarrez, salbuespeneko espetxe-politika bere horretan mantentzen dute eta horri gehitu behar zaio koronabirusaren eraginez pairatzen duguna; hau da, ezin ditugula gure senide presoak bisitatu, dauden espetxeetan benetan zer gertatzen ari den ez dakigula, eta horrek gure sufrimendua areagotu egiten du», ohartarazi zuen.
San Prudentzio egunean Armentian izan ohi den elkarretaratzearen ordezko ekintzak aurkeztu zituen ohar bidez. Gutunak bidaltzeko eskatuz, batetik, eta leiho eta balkoiak presoak etxera hurbiltzeko aldarrikapenez apainduko dituztela iragarriz. «‘Euskal preso eta iheslariak etxera!’ lelopeko ikurra gure leiho eta balkoietan jarriko dugu», berretsi zuten.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

