
Berandu baina ziur, ‘Bertsolari’ aldizkariaren 2020ko udaberriko alea ari da iristen harpidedunen etxeetara. Ohi bezala, bertsolaritzaren ertz ezberdinak jorratuz gai zerrenda zabala lantzen du argitalpenak. Hala, esaterako, ‘Kanpotik’ atalean bertsolaritzaren munduarekin lotura estua ez duten pertsonei lekua egiten jarraitzen du eta, ale berrian, Itziar Ituño antzezleak bertsolarien ‘trajea’-ren inguruan josi duen testua topatuko du irakurleak.
Jon Barberenaren heriotzak bertso komunitatea astindu zuen iragan den irailean eta horri helduko dio aldizkariak: Alazne Untxalok sinatu du testua, eta bertso idatziak jarri dizkio Xabi Maiak.
Espetxeetako ateak ere zeharkatuko ditu ‘Bertsolari’-k. «Kartzelan daude edo kartzelatik pasa dira hamaika bertsolari, eta hamaika dira bertsolaritza ziegetan lantzen hasi zirenak», dakarte gogora. Udaberriko alera gaiaren inguruko erreportajea ekarri du Jokin Urainek. Azaldu dutenez, Ibon Muñoa presoak hainbat bertso jarri eta olerki argitaratu ditu azken urteetan, eta bere bizitzan bertsolaritzak daukan pisuaz mintzatuko da erreportajean. Horretaz gain, kartzelan izan diren hainbat lagunen bertso jarriak ere bildu ditu Urainek, guztia Ander Gillenearen argazkiekin eta Joseba Arregiren marrazkiekin ilustratua.
Bere aldetik, Zapiain sagardotegiak eta Seaskak azken honen jarduna sustengatzen laguntzeko urtero egiten duten elkartasun afariaren berri ekarriko du Unai Mendizabalek, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak ere badu lekurik ‘Bertsolari’-n, Gorka Azkarateren eskutik.
Patri Urkizu idazleak ‘ziri-bertsoen’ inguruan egin duen lana –bi zatitan, ale honetan eta hurrengoan argitaratuko da–, Jon Enbeitaren gogoetak, Kanariar Uharteetako ahozko-inprobisazioari buruzko Yeray Rodriguezen artikulua edota Zuberoan barrenako bertso ibilbidea –Mixel Etxekoparen gidaritzapean eta Joanes Etxeberriaren argazkiekin– dira ale berriko beste zenbait gai eta, azkenik, ‘Ttaklun Herren’ atalean Izar Mendiguren eta Iñaki Gurrutxaga ariko dira elkarri bertsoka, greba hizpide.
Informazio gehiago eta alea eskuratzeko argibideak jasotzeko, jo Bertsolariren web-orrialdera.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
