
Ohar baten bitartez, sai arren ugaritzearen aurrean kezka adierazi du EHNE-Nafarroak, abereei eraso egiteko jarrera ere hartu dutela jakinarazi baitute.
Azaldu dutenez, informazio hau osatzen duen irudia haien afiliatu batek hartutakoa da eta, «zoritxarrez, ez da salbuespena eta arrotz izateari utzi dio». Aitzitik, putreen presentzia, «erditze-garaian ukuilu eta kortetan, gizakiari batere beldurrik gabe, ohiko egoera» bihurtu dela nabarmendu dute, «eta gure artzainek egoera horri aurre egin behar diote».
Sai arrea, «normalean», espezie «beldurtia eta zuhurra» dena, ohiturak aldatzen ari dela eta abereei eraso egiten hasi dela, «ganadua hazteko ohiko lanerako arriskutsu bihurtzeraino, abeltzain askok erditze garaian euren animaliak ia modu iraunkorrean ukuiluratzera behartuz».
Sindikatuaren esanetan, Ingurumeneko zuzendari nagusi Pablo Muñozi eman zioten egoeraren berri eta hark arazo hori badagoela ere onartu zien, «baina ez zuen irtenbireik eman, erasorik gertatuz gero laguntza ekonomiko batzuk aipatzeaz gain».
Ordainak jasotzeko, albaitari baten aldeko txostena behar da, erasoa aberea hil aurretik gertatu dela baieztatuz, baina, artzaiek diote «askotan ez dela erraza» hau frogatzea, «putreek osorik jaten dutelako azienda».
Horregatik, EHNE-Nafarroak «abeltzaintzako ustiategien jasangarritasunerako garrantzi berezia duen garai batean horrelako kalte-ordainen kudeatzea arindu behar dela azpimarratzeaz gain, horrelako egoerak eguneroko bihurtzea eragotziko duten erabaki eraginkorrak hartzea eskatzen du».
Sindikatuak azpimarratu du hegazti sarraskijaleek «funtsezko eginkizuna» betetzen dutela kate trofikoan, eta azienden erabilera tradizionalarekin batera bizi izan direla historikoki. Hala ere, uste dute «hegaztien ugaltzea arazo bihurtu» dela, eta «aurre egiteko garaia» dela, haien kontserbazioa kudeatzen duten erakundeen eta erasoen eraginpean daudenen artean adostutako konponbideak bilatuz.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
