
Hainbat senidek eta lagunek azken agurra eman zioten larunbat honetan arratsaldean Joan Mari Torrealdairi Foruan, bere herria. Omenaldi ekitaldia Torrealdairen omenez egin zen elizkizun batean, eta ondoren musika eta aurrezkua egin zituzten euskal idazlea gogoratzeko.
Familiaz eta lagunez gain, ordezkari politikoak eta kulturaren munduko jendea ere Foruako ekitaldira joan ziren Joan Mari Torrealdai omentzeko, hala nola Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Giuzkoako Foru diputatua Imanol Lasa, edo EH Bilduko Gasteizko Legebiltzarreko diputatua Jasone Agirre.
“Emaidazue freskura
— Jasone Agirre Garitaonandia (@AgirreGarita) August 15, 2020
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustura”.
Hunkituta Joan Mari Torrealdairi eginiko agurrean Forun.
Eskerrik asko pic.twitter.com/LKaQ2FuImP
⚫ #Forua-tik bueltan, non bere jaoterriak azken agurra eman dion duela bi aste utzi zigun Joan Mari #Torrealdai-ri. Omenaldi apal eta herrikoia, baina benetan hunkigarria eta sentimendu handikoa; herri honek benetan maite zuen bere semea, eta agerian geratu da gaurkoan ere. pic.twitter.com/HyNVYHVJKg
— Imanol Lasa Zeberio (@ImanolLasa) August 15, 2020
Joan Mari Torrealdai 77 urterekin zendu zen uztailaren 31n, gaixotasunaren kontra luze borrokatu ostean. Azken hamarkadotan euskal kulturaren eta euskalgintzaren erreferentzia nagusietako bat izan da Torrealdai.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
