
Michael Matthews australiarrak irabazi du Bretagne Classic lasterketa, Luka Mezgec (Mitchelton) eta Florian Senechal (Deceuninck) atzen utzita. Sunweb taldeko txirrindulariak bere denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Plouayn hasi eta amaituz 250 kilometroko ibilbidea zuen proba gora-beheratsuan.
Tropeleko hainbat gizon azkar atzean gelditu dira ibilbideak zituen igoera motz baina gogor eta ugarietan, UAE taldeko Fernando Gaviria esaterako, eta Bora taldeak, gainera, ez du parte hartu Covid-19 positibo bat izan ostean. Ondorioz, gizon indartsuenen 50 bat txirrindulariko multzoa bat eginda iritsi da azken zailtasunera, helmugatik hiru kilometrora.
Eta azken igoera horretan Sunweb taldeak apurtu du tropeltxoa. Nils Eekhoff herbeheratarrak sekulako erritmoa ipini du eta faborito nagusiek aurrera egin dute, Matthews eta Mezgec tartean. Alex Aranburu ere ordura arte onenekin egon da, baina Astana taldeko gipuzkoarrak ezin izan dio azken eraso horri erantzun.
Luka Mezgec eslobeniarra izan da esprinta hasten lehena, baina Matthewsek erraztasun handiz erantzun dio eta ez du inolako arazorik izan garaipena lortzeko. Azken metroek apur bat gora egiten zuten, gainera, eta horregatik amaiera oso egokia zen aurtengo Milano-Sanremon, eroriko bat izan arren, hirugarren postuan amaitu zuen australiarrarentzat.
Deignan emakumezkoetan
Emakumezkoen GP Plouay proban, bestalde, Elizabeth Deignan britaniarra izan da irabazlea. Trek taldeko txirrindularia Elizabeth Banksekin batera iritsi da helmugara eta beraien arteko borrokan irabazle irten da. Hirugarren Chiara Consonni italiarra izan da, eta Ane Santestebanek 41. postuan amaitu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz
