
Hamaikagarrenean aidanez. Kosta bazaie ere, Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarriak Lekeition lortu dute Caixabank Masters honetako euren lehen garaipena, Peio Etxeberria eta Jon Ander Albisuri 22-13 irabazita. Lehen puntu hau are errazagoa ere izan zitekeen, urdinek amaiera aldera txukundu baitute 21-8 galtzen joan diren neurketa. Porrot honekin, Jaka-Albisu bikoteari zaildu egin zaizkie finalerdietan egoteko aukerak, laugarren postua bi puntura dute eta.
Hasiera-hasieratik argi utzi du bi aurrelariz osatutako bikoteak ez zuela gaurko aukera alferrik pasatzen utzi nahi. Orain arte ez bezala, elkar ondo ulertu dute, Mikel Urrutikoetxea oso eraginkor aritu da aurreko koadroetan eta atzean ere Iker Irribarria Jon Ander Albisu baino gehiago izan da. Goierritarren arteko deman, ataundarrak huts gehitxo pilatu ditu eta Aramakoak epelak eman dizkio pilotari Lekeitiokoa bezalako pilotaleku luze batean.
Gauzak horrela, azkar hartu dute abantaila markailuan gorriek eta binakoa izan da partidako bigarren eta azken berdinketa. Hortik aurrera gorriak oso sendo aritu dira eta partida amaitzea kostatu zaien arren, horrenbeste bilatutako lehen puntua eskuratu dute.
PARTIDAKO FITXA
Urrutikoetxea-Irribarria: 22
P. Etxeberria-Albisu: 13
Pilotakadak: 389. Iraupena: 50,40 minutu. Markagailua: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 4-2, 4-3, 6-3, 6-5, 15-5, 15-7, 8-7, 20-8, 21-8, 21-13 eta 22-13. Sakeak: 1 Urrutikoetxeak eta 2 Peio Etxeberriak. Tantoak: 7 Urrutikoetxeak, 5 Irribarriak eta 3 Peio Etxeberriak. Hutsak: 3 Urrutikoetxeak, 5 Irribarriak eta 7 Albisuk. Gorabeherak: 120 Ikusle Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
