
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere webgunean jakinarazi duenez, Iñaki Bilbao Goikoetxea Cadizeko Puerto Realeko ospitalean ingresatu zuten astelehen arratsaldean. Efe agentziak ere baieztatu du albistea, Espetxe Erakundeetako iturriak aipatuta.
Ospitaleratzeko agindua Auzitegi Nazional espainolak eman zuen auto batean; «bizirik mantentzeko egin behar den guztia» egin dadila ere agindu du epaitegiak, Aminstiaren Aldeko Mugimenduak dioenez. Anbulantzian eraman zuten.
Dani Pastor presoa Iñaki Bilbaorekin egon zen erietxera eraman aurretik eta duela 20 egun hasi zuen gose grebarekin jarraitzeko asmoa duela berretsi zion, aipatu iturriaren arabera. «Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna» aldarrikatzeko ekin zion barauari.
Bilbaorekin elkartasunean Dani Pastor, Oskar Barreras eta PCE(r)ko Juan Martinezek baraua egingo dute asteazkenean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
