
Aritz Ganboa Arruazuko artzainak kirol erronka egin zuen iazko urriaren 26 eta 27 artean: bere arbasoen herriak, Arruazu eta Izaba, korrika lotu zituen mendiz, berekin Idiazabal gazta bat zeramala. 170 kilometro guztira. Helmugan Erronkariko gazta batekin egin zuen trukea. Helburua landa eremua eta artzaintza balioan jartzea zen. Erronkaren irudiak grabatu eta ‘Bideak’ izeneko dokumentalean bildu ditu Xabier Unanuak.
Horrekin batera, ‘Bideak’ dokumentalean ibilbide horretan zehar agertutako hamaika ahots eta lekukotza jasotzen dira, guztien asmoa bat delarik: landa eremua eta kultura balioan jartzea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren eta landa eremuaren arteko zubiak eraikiz.
Abenduaren 17an egin zuten aurkezpena, eta horren ondoren ‘Bideak’ dokumentalak hasi du bere ibilbidea eta Euskal Herriko hainbat kultur etxe, areto zein elkartetan aurkeztuko da datozen hilabeteetan. Iruñeko, Izabako eta Altsasuko lehen emanaldiak publiko mugatu baten aurrean eskaini ziren, baina hemendik aurrera nahi duen edonork izango du dokumentalaz gozatzeko aukera.
Arruazu, Irurtzun, Lakuntza, Iurreta… dira filma ikusteko aukera izango duten lehenbiziko herriak. Horiez gainera, baieztatzeko dauden leku eta data gehiagoren berri emango dute bideakdokumentala.eus webgunean eta sare sozialetan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
