
Kote Cabezudo argazkilari donostiarra berriro epaituko dute asteazken honetan, otsailak 17. Bere biktimentzat justizia aldarrikatzen duen taldeak adierazi duenez, «instrukzio urteetan zehar burututako delituengatik» epaituko dute. Zehazki, justizia oztopatzea eta iruzur prozesala egitea leporatzen diote. Fiskaltzak nahiz akusazio partikularrak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta isuna eskatzen dute Cabezudorentzat.
Biharkoa Cabezudoren aurkako laugarren epaiketa izango da. Hirugarrena urtarrilaren bukaeran izan zuen; kasu hartan sare sozial batean neska gazte baten «kutsu erotikoko» argazkia erakusteagatik izan zen, argazkia erretiratzeko agindu judiziala ez zuelako errespetatu. Fiskalak eta akusazio partikularrak zortzi urteko espetxe zigorra galdegin zuten.
Kote Cabezudo preso dago 2018ko maiatzetik. 47 delitugatik dago auzipetuta, horietako lau berarekin lan egiten zuten modeloen aurkako sexu askatasunaren aurkakoak. Auzia oso konplexua da, kausa nagusi bat dago eta horretatik beste hainbat auzi txiki sortu dira. Oraingoz, pieza txiki horietako batengatik bi urte eta hiru hilabeteko zigor irmoa jaso du; bost hilabeteko beste kondena bat ere ezarri zioten, baina helegitea aurkeztu zuen eta epaiaren zain dago. Auzi nagusiaren epaiketa data oraindik finkatu gabe dago.
‘Kote Cabezudoren biktimontzat justizia’ taldeak esker ona adierazi dio argazkilariaren biktimak ordezkatzen dituen abokatu taldeari, baita kolaboratzaile «isil» guztiei, «erakundeetako ordezkari askok itzaletan jarraitzea nahiago duten bitartean, guztia alderdi ultraeskuindarren trama bat dela argudiatuz».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
