
Arabako Mendiak Aske plataformak 15.000 sinadura baino gehiago bildu ditu hilabete batean Arkamo, Iturrieta eta Labrazako zentral eolikoen aurka egindako alegazioetan. «Proiektu horiek argitaratu zirenetik, plataforma honek proiektu horiei buruzko informazioa zabaldu du, bai eta kalte eta eraginen berri eman, kokaleku horien aurkako 15.000 alegazio baino gehiago bildu dituelarik», azaldu dute ohar baten bidez.
Alegazio horietan nabarmentzen dutenez, «ezinbestekoa da berdeguneetan mota horretako azpiegitura grisak baztertzea, eremu natural horiek bizirik irautea ezinbestekoa baita lurraldeko bizitzari eusteko». Hauen iritziz, zentral horien ereduak
«energia berriztagarrien balioak eta abantailak baliogabetzen ditu».
Era berean, gogora ekarri nahi izan dute «duela hamabi urte leku horiek babestearen inguruan lortu zen adostasun kolektiboa Eusko Legebiltzarrak eta Arabako Foru Aldundiak babestu zutela». Orain, zentral eolikoen izapideak «berehala eta erabat geldiaraztea» eta mendiak zeregin horretarako «bazterketa eremu» izendatzea eskatu dute.
Hau dela-eta, elkarretaratzea egingo dute ostegun honetan, maiatzak 6, Lakuak Gasteizen duen ordezkaritzan. Egun horretan bertan entregatuko dituzte jasotako 15.000 alegazio horiek.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina


