Hegoa elkartearen eskutik, igande honetan Segurara heldu da Kutxa Bira, «Bizi gira... kutxa bira! ekimena». Duela bi hilabete Argentinan hasi zen euskararen aldeko ekintza, igande honetan Gipuzkoako herri honetan amaitu da, ekitaldi ugari eta bereziekin, irudi galeria honetan bildutako argazkietan jasoak.
Munduko txoko askotatik bueltaka ibili den Kutxa Bira Urruñara iritsi zen atzo, Donostiatik igaro ondoren. Egurrezko kutxa honetan, ehunka herritarrek euskarari lotutako aldarrikapenak edo ametsak sartu dituzte, eta ekimenak gaur amaitu du ibilbidea, Urruñatik bizikletan eraman duten kutxa, azkenik, Segurara heldu denean.
Bertan, Kike Amonarrizek aurkeztutako emanaldi nagusia Baratze ondoko futbito gunean egin da, 13:00etan. Herriko antzerki taldeak ere egin du Kutxa Birari buruzko antzezpen bat. Amaitzeko, Amets Arzallus bertsolarak kutxan dauden mezuen aukeraketa bat egin eta haien inguruko irakurketa bat ere egin du.
Arratsaldean, Galerna Taldeak kontzertua eskaini du, 18:00etan, leku berean, bi hilabetetan zehar Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaro den ekimenari amaiera emateko.
Eguraldi ona lagun, euskararen aldeko egun goxoa pasa dute bertaratu diren guztiak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange













