
Ostegun honetan 18.45etan Anoetak Europa Leagueko neurketa bat jasoko du, harmailak %60 edukierarekin beteta egongo direlarik. Realak eta Monakok txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute eta hitzordu garrantzitsu honen atarikoan, Cesc Fabregas Monaco taldeko erdilariak Efe agentziarekin hitz egin du.
Nabarmendu du «Reala Europa Liga irabazteko faboritoa dela, hala nola gu ere bai, egon gaitezkeen mailan baldin bagaude». Nolanahi ere, faboritoa izate hori erraz antzean erabili du erdilari kataluniarrak, izan ere beste talde batzuei ere ere egotzi die izaera hori: PSV Eindhoven-i esaterako, txuri-urdin eta monakoarren multzoan dagoen beste taldea, alegia.
Era berean, azpimarratu du Europa League txapelketa oso zaila dela, «oso luzea delako», Txapeldunen Ligak baino kanporaketa bat gehiago baitauka.
Multzoen faseko lehen jardunaldian, Monakok 1-0 irabazi zuen Sturm talde austriarraren aurka eta Realak 2-2 berdindu zuen Eindhovenen.
Fabregasek, 2019an Chelsearekin Europa League irabazi zuenak, Reala «dagoeneko talde irabazlea» dela ere uste du, egungo Kopako txapelduna eta ligan bigarren sailkatua baita.
«Oso ondo jokatzen duen talde handia da, baina badakigu baja garrantzitsuak ere badituztela», adierazi du erdilariak.
Realeko jokalarien artean, Mikel Oyarzabal («gozo-gozo dagoen nazioarteko jokalaria, taldeko liderra») eta Mikel Merino nabarmendu ditu Arsenal, Bartzelona eta Chelseako jokalari ohiak.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

