
Aritz Aranburu surlariak bultzatzen duen Zarautz 4Teens gazteentzako txapelketaren seigarren ekitaldia asteburu honetan jokatuko da Gipuzkoako herri horretan. Apirilak 8 ostiralean hasiko dira txapelketa osatzeko antolatu diren lehen ekitaldiak; larunbatean eta igandean kirol lehiaketaren txanda izango da.
Hiru maila desberdinetan egingo da lehiaketa: 14 urtez azpikoetan, 10 urtez azpikoetan eta surf egokituan. Orain arte 100 bat gaztetxok eman dute izena, nahiz eta izena emateko epea apirilaren 5era arte irekita dagoen. Aritz Aranbururen hitzetan, euskal ordezkariekin batera uretan izango dira espainiar eta frantses Estatuko hainbat surflari, eta baita Portugaldik etorritakoren bat ere.
Zarauztarrak nabarmendu duenez, gaztetxoek aukera izango dute goi-mailako txapelketetan erabiltzen diren epaile, antolakuntza egitura, sistema informatiko eta abarrekin lehiatzeko, horrek adin horretako jendearentzat suposatzen duenaren jakitun. Surf egokituari txapelketa bat egiteko aukera eskaintzea ere nabarmendu nahi izan du.
Antolatzaileek zabaldu duten oharrean diotenez, helburuak «lehiaketako surfaren hastapenetan aukerak sortzea eta surf egokitua eta ingurumenaren babesa bezalako beste esparru batzuk ikusarazi eta haien inguruan sentsibilizatzea» dira.
Alde horretatik, lehiaketarekin batera beste hainbat ekitaldi antolatuko dira Zarautzen. Ostiralean esaterako, Modelo aretoan, "La isla de los tigres" filma eskainiko da, Igor Bellidok zuzendutako filma, Kepa Acero, Natxo Gonzalez eta Aranburuk berak hilabetez Angolara egin zuten bidaia laburbiltzen duena.
Eta asteburuan, txikienei zuzendutako jolas eta tallerrak antolatuko dira, ingurugiroaren babesaz ohartaraztea helburu. Ikuskizunen arloan, musika kontzertuak eta skate erakustaldiak ere ez dira faltako.
Aritz Aranbururekin batera, gaur Argiñano jatetxean egin den aurkezpen ekitaldian izan dira Xabier Lasaga Bihotz Urdina erakundeko ordezkaria, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo zuzendaria eta Leire Arana Zarauzko zinegotzia.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
