
Duela bost mendeko guda izan baino lehen, Amaiurko gazteluan nola bizi ziren erakutsi nahi izan du Eider Eibar ilustratzaileak, GARArekin asteburu honetan haurrentzako puzzlearen irudiaren egileak. Haurrentzako lan bat izanik ez zen komeni gudaren krudeltasuna agerian azaltzea. Edo hori da behintzat etxe honetatik Fermin Munarrizek enkargua egin zionean azaldu ziona. Ehun pieza ditu haurrentzako egindako puzzleak, Xabier Morrasen irudiarenak duen mila piezen aurrean.
Hortaz, jai giroa da irudian agertzen den tono nagusia. Horretarako, Amaiurko gazteluaren inguruan inguru hori suntsitu zuten tropak heldu baino lehen zuten bizimodua islatu nahi izan du. Horretarako, argazkiak eta irudiak ikusi ditu, dokumentazio lana egiteko. XVI. mendean Nafarroan erabiltzen ziren arropak nolakoak ziren jakitea inportantea zen, adibidez. Honekin batera, ikonikoki ezinbestekoak ziren elementuak ere agertzen dira, Nafarroako bandera edo Amaiurko gazteluaren harresiak, adibidez.
Udako solstizioaren inguruan jaia antolatzen ari dira Eider Eibarren irudian agertzen diren haurrak. Giroa argitsua da eta eguzkiaren presentzia nabarmena da. Elkarbizitza eta elkarlana erakusten dute. Pozik daude, festa izango dutelako. Irribarrak nagusi dira azaltzen diren haurretan eta animali ugari ere agertzen dira.
«Jolasean daude. Azken finean puzzle bat jolasa da ere», dio Eibarrek. Bide batez, Nafarroa eta Euskal Herriko historiaren sinboloengana hurbiltzeko tresna egokia izan daiteke ere.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

