
Donostiako Antigua auzoan jaio zen 1929an Miren Jone Azurza, lehen kazetari tituludun emakumezko euskalduna eta hedabide bat zuzentzen lehen emakumezkoa. ‘Berria’ egunkariak jakinarazi duenez, astelehen zendu da, 93 urteak betetzik bi egunera.
Aitzindaria, bideak ireki zituena. 70eko hamarkadan euskal kazetaritzak ezagutu zituen aldaketarik handienen ardatz eta zutoin nagusietako bat izan zela diote garai haiek bizi izan zituztenek.
«Oso bizitza polita izan dut, eta horrek ez du esan nahi ez dudanik sufritu, baina oso zoriontsu bizi izan naiz. Heriotzari beldurra galdu diot. Asko aldatu naiz barrutik, eta hori erregalu bat da. Baina hori ere pasa egin behar da, e?», adierazi zuen 2020an GARAri eskainitako elkarrizketa honetan.
Bide horretan, euskarari lotuta egon da 93 urte luzeetan. 2018an Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta, 2011n, Ohorezko Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso.
Izan ere 1969an ‘Zeruko Argia’ aldizkariko zuzendari izendatu zuten, hedabide bat zuzentzen zuen lehen emakumea bilakatuta. Emakume bakarra zen, gizonezkoz inguratuta. «Bai, beti, eta bost axola zitzaidan! Etxean ere lau anaia hezi nituen. Niretzat hori ez zen inoiz problema izan», zioen. 1975era arte zuzendu zuen argitalpena.
‘Deia’, ‘Garaia’ eta ‘Muga’ bezalako hedabideetan ere jardun zuen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
