
Vilafrancako Castellers entzutetsuak Donostian izango dira bihar, larunbata, Gure Eskuk gonbidatuta. Uztailaren 2an, erabakitzeko eskubidearen alde Pirinioetako 300 tontor igotzea helburu duen Pirinioetako Bidea dinamikaren baitan kokatzen da bisita hau.
12:00etan Alderdi Ederren izango da hitzordua. 200 laguneko giza-gaztelu ikusgarri bat osatuko dute, eta ondoren, gauza bera egingo dute Plaza Berrian eta Katalunia Plazan. Kale eta kantujiran joango dira batetik bestera. 14:30ean, bazkari herrikoia egingo dute Katalunia Plazan.
«Katalan eta euskal herritarron arteko sarea josten gabiltza, izan ere, elkarlanean antolatuko dugun lehen mobilizazio handia izango da uztailaren 2koa», adierazi du Gure Eskuk ohar baten bidez. Assemblea Nacional Catalana (ANC) eta Federació d’Entitats Excursionistes de Catalunya-rekin (FECC) batera antolatuko dute ekimena, Òmnium eta Artistes per la Repúblicaren kolaborazioarekin.
«Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dugu. Mobilizazio ikusgarria izango da, esperientzia ahaztezina, gure oroimenean luze iraungo duen mugarria», nabarmendu dute.
430 kilometro baino gehiago argiztatuko dira, 40 kilometrora ikusi ahal izango diren argiekin. «Katalunian eta Euskal Herrian burujabetza osoa lortu nahi dugu, gure etorkizuna askatasunez erabaki eta errealitate bihurtu, eta gure ahotsa entzun dadila aldarrikatzen dugu. Demokrazia eta askatasun kontua da», adierazi zuten ekainaren hasieran egindako aurkezpen ekitaldian.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
