Reggae-ska doinuekin lagunduta piztuko da festa Euskal Herriko hiriburuan. Ekainaren erdialdean grabatu eta ostegun honetan eman du ezagutzera Skabidean taldeak ‘Loratzen’, Iruñeko Herri Sanferminak girotuko dituen abestia eta dagokion bideoklipa. «Harri guztien artetik ari gara loratzen», aldarrikatzen du letrak.
Izan daiteke gertatu denaren metafora bat, festa herrikoiaren bultzatzaileek harri bat edo besterekin egin baitute topo ekimena antolatzeko bidean. Iruñeko Udalak festa hau hiriaren erdigunetik kanporatzeko saiakera egin zuen, baina ez zuen lortu. Alde Zaharrean egingo dira Herri Sanferminak, jaigunetik gertu.
«Lehengo garaietan bezala, berriz ere kanporatu nahi gaitu udalak. Baina, harri guztien artetik, Herri Sanferminak erdigunean loratuko dira. Inoiz baino indartsuago», agertzen du Skabidean-ek abestiaren aurkezpenean.
Dena den, antolatzaileek salatu zuten sanfermin hauek egoera prekario batean antolatzera behartu dituztela. Hori dela eta, uztailaren 10ean manifestazio-kalejira antolatu dute O Plazatik, 18.00etatik aurrera.
Horrela loratuko da, beraz, herritarren festa. Hiriaren erdigunean, uztailaren 7tik 13ra arteko programazio «xume baina duin» batekin, manifestazio-kalejira aldarrikatzaile batekin eta musika-talde iruindarraren gitarra, tronboi, tronpeta eta ahotsen jolasarekin. ‘Loratzen’ abestian, gainera, Baizera! txarangak ere parte hartu du.

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

Fallece otro preso de la cárcel Zaballa, un hombre de 60 años gravemente enfermo

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»
