Aulkien ordez baloiak jarriko bagenitu...
Haurrek libre mugitzeko aukera gehiago izanen lukete ikasgelan. Behatu lasterka hasi den edozein haur ttiki: ez da gelditzen minutu erdi bat ere! Eta erreparatu helduei: ez gara mugitzen! Zer gertatu da hor tartean?
Ikastetxean bezala, lan aunitzetan ere eserita egon behar dugu. Normalki, autoz egiten dugu joan-etorria eta etxeratzean, leher eginak, aisialdi digitalean errenditzen gara. Horri lo orduak eransten badizkiogu, zenbat denbora ematen dugu etzanda edo eserita? Eta zenbat mugimenduan edo atsedenekoak ez diren jarreretan?
Sari Arponen doktoreak ‘El sistema inmunitario por fin sale del armario’ liburu hagitz gomendagarrian dioen bezala, ariketa fisikoa esku-hartze edo tratamendu prebentibo edo terapeutikotzat hartzen dugu, apartekotzat; sedentarismoa, aldiz, ohikotzat. Baina, berez, alderantziz da: pertsona aktiboa da erreferentzia eta abiapuntua, eta geldirik egotea, ezohikoa. Salto, laster eta igeri egin, ibili, eskalatu, lurrean irauli, jolastu, dantzatu... Modu ugaritan mugitzeko eginak gaude, eta hori egiteari uzten diogun unean –indarra falta dugulako edo gauza horietarako serioak garelako– hasten gara eritzen.
Bizimodu modernoak ez digu erraza jartzen: hor ditugu denerako teknologiak. Lanean edo ikasten ari garela ere ez da beti ongi ikusia izaten tarteka sedentarismoa puskatzeko altxatzea, erabat onuragarria, eta batere kalterik gabea, izan arren. Sinplera, oinarrira bueltatzean senti dezakegu osasuna: burua lasaitu eta gorputza martxan jartzean, zer erranik ez ariketa fisikoa konpainia onarekin eta naturarekin uztartzean. Elkarrekin paseatuz, baratze bat zainduz, edo onddoak bilatuz, hasi direla diote-eta.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

