
Urtarriletik aurrera, Lakuak, nafar Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak zerbitzu sektorean gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka berria eta bateratua sortuko dute: ‘Euskaraz barra-barra’ izango du izena, eta euskararen lurralde guztietara zabalduko dute.
Egitasmoa, berez, urtarril-otsail aldera aurkeztu eta gainerako herrietara hedatuko bada ere, uda honetatik aurrera zenbait udalerri, proba gisa, marka zabaltzen ari dira dagoeneko, Lezo, Oiartzun eta Pasaia horien artean.
Euskararen ezagutza maila uste duguna baino altuagoa da Euskal Herriko eremu batzuetan bederen. Ezagutza maila itxuraz altu horri, ordea, ez dio erabilerak neurri berean erantzuten, Soziolinguistika Klusterraren azken neurketen emaitzak horren lekuko.
Sortuko den marka horren xedea euskal lurralde osoko zerbitzu sektorean euskararen erabilera handitzea izango da, bezeroei saltoki jakin horietan euskaraz egiteko aukera dutela jakinaraziz.
Horretarako, establezimenduen kanpoaldean une oro euskaraz ulertzen duen saltzaile edo arreta ematen duen langileren bat egongo dela bermatzen duen marka bateratua jarriko da. Hartara, euskaldunak, sartu aurretik edo sartzeko unean, jakingo du establezimendu horretan euskaraz egin eta ulertuko diotela.
Marka berria establezimenduan jartzeko baldintzak ondoko hauek dira:
- Hamar langile arteko establezimenduetan, langileen %50ak euskara ulertu beharko du.
- Hamaika langiletik gorako establezimenduetan, berriz, langileen %30ak ulertu beharko du euskara.
- Langile guztiak euskaldunak ez diren establezimenduen kasuan, euskaraz dakien edo dakiten langileek, era berean, paparrean txapa identifikagarri bat edo lepoko bat eramango dute, markaren irudi bera izango duena.
Euskaraldiaren ekintzak hasi bitartean gauzatuko den proba epea amaitzean, inkesta batzuk utziko dira establezimenduetan eta euskarri digitaletan bezeroek haiek bete eta ekimena nola joan den jakiteko eta neurtzeko.
Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek eskualdeko herritarrak establezimendu publikoetan euskaraz egitera animatu nahi dituzte eta egitasmo berriari atarramendu ahalik eta gehien ateratzeko deia egin dute.

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

«Hemos gestionado grandes proyectos en una legislatura dura»

Fallece Aitor Agiriano ‘Toro’, exguitarrista de Doctor Deseo y compositor de música para teatro
