
Patxi Zubizarreta da aurtengo Augustin Zubikarai sariaren irabazlea. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatuta, aurtengoan zortzi lan aurkeztu dira orotara, eta Leire Bilbaok, Ana Urkizak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak idazle ordiziarraren lana hobetsi dute.
Zubizarreta ‘Gaur lotsa’ nobela proiektuarekin gailendu da sariketan. Insomnioa hartuko du bere lanaren ardatz, gure gizartean guztiz zabaldutako gaitza eta, aldi berean, gizartearen erretratua egiteko balio duen sintoma.
Kontakizunean, Adela izango da protagonista, 45 urteko kazetaria, banandua eta ume baten ama. Insomnioari buruzko erreportaje bat egin behar du Adelak, lan egiten duen aldizkariarentzat, eta horixe izango da eleberriaren abiapuntua, gero hainbat pertsonaia, sare eta abarretan korapilatuko dena. Epaimahaiaren aburuz, «begirada zorrotz bezain originala geure buruari eta munduari, idazkera gozo bezain aberats batean emana, umorez eta kultur erreferentziaz josia».
Saria urriaren 27an arratsaldeko seietan emango zaio, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztuko da iazko proposamen irabazlearen emaitza: Mikel Alvarez Sarriegik idatzitako ‘Euskalia’ eleberria.
Aurreko aldietako irabazleen artean dira, besteak beste, Jasone Osoro, Katixa Agirre, Joxean Agirre, Garazi Kamio edo Lander Garro.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
