
Pilar Iparragirre Lazkano (Zaldibia, 1952) kazetaria hil da. ‘Egin’, ‘Punto y Hora’, ‘Zeruko Argia’ eta ‘Argia’ argitalpenetan lan egin zuen eta horretaz gain zenbait liburu utzi ditu, bai eta euskal errepresaliatuei buruzko lanak ere.
Eleberriaren munduan sartu-irten bat egin zuen ere Iparragirrek, ‘Hilerriko jolasak’ lanarekin; Elkar argitaletxeak argitaratu zuen, 1988. urtean.
Sei urte beranduago, ‘Felix Likiniano, ezina ekinez egin’ liburua kaleratu zuen, lehenik euskaraz eta gero gaztelerazko bertsioa ere izan zuena.
Bere jarduera profesionalaren urte gehienak ‘Egin’en eman zituen Pilar Iparragirre Lazkanok, Politika saila edota Iritzi arloan, Baltasar Garzon epailaren aginduz hedabidea Polizia espainolak itxi zuen arte, 1998. urtean.
Berez goierritarra izan arren, Donostiako Parte Zaharrean bizi eta bereziki ezaguna izan da Iparragirre. Bertan ateratakoa da albiste honetan dagoen irudia, bere laguna zen Jonpa Albisuren argazki bat eskuetan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange
