
Rodrigo Salinasek elastiko horia janzten jarraituko du 2026ko denboraldi amaierara arte. Bidasoa Irun eta jokalaria akordio batera iritsi dira hori hala izateko. Eskuin hegaleko jokalariak denboraldi honetan Asobal Ligan jokatu dituen sei partidatan 23 gol sartu ditu, eta beste sei egin ditu Europan Kolstad Handball Noruegako taldearen aurka jokatutako kanporaketan. Ligako txapelketan jokatu dituen bederatzi denboraldietan –bat Torreviejan, bi Granollersen, eta sei Irunen–, 828 gol sartu ditu 215 neurketatan.
"Kaixo... GORA BIDASOA!" @rodrick171 pic.twitter.com/qNclHLWzyn
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) January 17, 2023
Bidasoa Irunen egon den sasoietan 67 gol batu ditu Europan, txapelketa horretan Nantesen egin zuen debuta. Horrez gain, Salinas Txileko selekzioko kapitaina da, Aitor Etxaburu Bidasoako jokalari ohia entrenatzaile duela.
Txileko jokalariak Winterhill Viña del Mar klubean ekin zion bere kirol ibilbideari, eta hortik, lehenik, Bukaresteko Steauan aritu zen eta, ondoren, HBC Nanteseren.
Gerora, Espainiako eskubaloi taldeetara jauzi egin zuen: Escubal Badajozera, Huescara eta Granollersera, hurrenez hurren. 2017an iritsi zen Irunera, Frantziako Chartes Metropole taldetik.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
