
Hilaren 19an Patagoniako Fitz Roy mendian izandako elur jausi batek Iker Bilbao eta Amaia Agirre harrapatu zituen. Biak bizia galdu zuten eta ezin izan zituzten gorpuak erreskatatu. Josu Linaza ere han zen, baina onik atera zen.
Egun batzuetara, senide eta gertuko lagunen talde txiki bat Fitz Roy ingurura abiatu zen gorpuak berreskuratzeko asmoarekin eta «dolu-etapa amaitzeko asmoz». Zoritxarrez, Patagonian zeuden baldintzak direla eta ezinezkoa izan da gorpuak berreskuratzea.
Talde hau alpinista adituek eta boluntarioek osatzen dute eta Patagoniara joan ahal izateko euren lanak utzi zituzten epe mugagabez.
Egoera honek gastu batzuk sortu ditu eta horri aurre egiteko kontu korronte solidario bat zabaldu dute Durangoko Laboral Kutxan.
«Gardentasun osoz jakinarazten dugu: Kontu korronte honetan bildutako dirua Patagoniara joan diren boluntarioen gastu logistikoak eta operatiboak ordaintzeko erabiliko dela elur-jausiak Fitz Royn kaltetutako Iker Bilbaoren, Amaia Agirreren eta Josu Linazaren egoera ezagutzeko», azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek.
Ez da erreskaterik egingo
«Ez dagoela inolako espedizio edo erreskate mota finantzatzeko asmorik», azpimarratu dute.
Boluntarioen behar ekonomikoei aurre egiten diotenean eta kontu korrontean dirua gelditzen bada, Andeetako El Chantel laguntza batzordeari emango zaio erreskate materiala erosteko. Horrela, etorkizunean egon daitezken erreskate lanetan lagundu nahi dute.
Helburu horiek amaitu ondoren, kontu korrontea itxi egingo dute.

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

Espelette : le conseil municipal à nouveau perturbé

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Acto institucional por los tres gallegos desaparecidos en 1973, un caso no negado por ETA

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
