
Joakin Arregi Goenaga ‘Txe’ astearte honetan zendu da gaixotasun batek jota. 1953an Zizurkilen jaio zen bertsolariaren lehen plaza Ordiziako sariketa izan zela ekarri du gogora bertsozale.eus atariak.
1971. urtea zen eta oholtzan Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Argiñaarena, Jesus Arzallus, Otano eta Zelaiarekin batera aritu zen ‘Txe’.
Bertso-jartzaile bezala eta baita epaile gisara hainbat txapelketatan ere ibili zen.
Euskal iheslari politikoa eta iraultza bolibartarraren lagun handia izateaz gain, bertso txapelketako gure epailea ere izan zen Txe. Bere eskuzabaltasunaren erakusgarri, beti izaten zuen hitz goxo eta aholku zorrotzen bat guretzat gordeta.
— Aitor Servier (@aitor_servier) March 28, 2023
Ez adiorik Txe, garaipen egunera arte! pic.twitter.com/eRHkVNZmcx
Aitor Servier bertsolariak Twitten sarean idatzi duenez «... gure epailea ere izan zen Txe. Bere eskuzabaltasunaren erakusgarri, beti izaten zuen hitz goxo eta aholku zorrotzen bat guretzat gordeta». Bertsularien Lagunak elkartean lan eskerga egin zuen Arregik.
Hain zuzen, bere bertsoak baliatuz oroitu nahi izan dute iheslari gisara Ameriketara jo zuen ‘Txe’. Hala egin du Hendaiako Baleak elkarteak.
Earra izan dek, Txe ! Muxu bat, geroarte ... pic.twitter.com/1ELb49Pt0C
— Baleak Elkartea (@BaleakHendaia) March 28, 2023
Pakito Arriaran fundazioak, alde batetik, eta Venezuelak Bilbon duen Kontsulatuak, bestetik, Caracaseko urteak bihotzean atxikitzen zituen Chavez Komandantearen jarraitzaile sutsua zen ‘Txe’ gogoan izan dute sare sozialen bidez zabaldutako dolumin mezuetan.
#28Marzo
— @ConsVENBilbao (@ConsVENBilbao) March 28, 2023
Cónsul Gral @glennadaboin y el equipo de @ConsVENBilbao lamenta profundamente la partida del bertsolari vasco-venezolano Joakin Arregi Goenaga, nuestro querido “Txe”.
Extendemos un abrazo solidario a su esposa Marikarmen, familiares y amigos
pic.twitter.com/8Kdr2WgRJw
Bertsolari eta iheslari ohiaren aldeko beila kapera zabalik izanen da martxoaren 29an, 15.00etatik 18.00etara, eta martxoaren 30ean, 09.00etatik 18.00etara Hendaiako tanatorioan.
L'arrestation de Bayonne serait liée à une action contre l'usine Lafarge

La parte sindical y asindical de la Ertzaintza elevan el tono contra Lakua

Más de mil personas denuncian en Amurrio «el anacronismo» de la condena a Barbado y Zelaia

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
