
Zapore gazi-gozoa utzi dio, batez ere Klara Olazabali, gaur goizean London inguruko Lee Valley kanalean jokatu diren canoako slalomeko Munduko Txapeleketako finalerdiek. Irundarra finaletik postu bakarrera geratu da, baina aitzitik, 2024 Pariseko Olinpiar Jokoetarako toki bat eskuratu du espainiar selekzioarentzat lehen hamabietan sailkatuta.
19. atea ukitzeagatik bi segundutako zigorra batuta, Klara Olazabalek parte hartu duten 20 piraguistetan 11. denborarik onena lortu du (116.80 ), finalean sartzeko muga ezarri duen Ana Satila brasoldarrarengandik (115.92) segundu bat baino gutxiagora. Miren Lazkano, bere aldetik, hemeretzigarrena izan da (122.15).
Helburu pertsonalik gabe geratu bada ere, piraguista irundarraren lanak izan du saririk espainiako selekzioarentzat, bere lorpenarekin taldeak Pariseko Olinpiar Jokoetarako postu bat eskuratu baitu, canoan zein kayakean. Txartel hori ez da nominala, hau da, oraindik ez du izen abizenik. Olazabalek lortu du baina horrek ez du esan nahi bera jonago denik Olinpiar Jokoetara, kuota herrialdearentzat da, kasu honetan espainiar Estatua, eta espainiar selekzioak martxoan egingo duen barne aukeraketan erabakiko zein izango den bere ordezkaria Parisen.
Larunbat honetan beste bi euskal piraguista izango dira antzeko helburuengatik borrokatuko direnak, biak kayakean, Maialen Chourraut eta Pau Etxaniz, ostegunean sailkapena lortu ostean.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil
