
Pasa den larunbatean, 70.000 euskal herritar atera ziren Bilboko kaleetara, auzitegietako azken epaiek euskararekiko erakutsitako oldarraldiari aurkakotasuna adierazteko, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, alegia. Bada, asteburu horretan bertan, milaka lagun manifestatu ziren lekutik kilometro gutxietara, hiriburu berean, Basque Crossfit txapelketa lehiatu zen, Miribilla pabiloian.
Bigarren edizioa du txapelketa honek, herri kirola eta crossfiteko ariketak uztartzen dituena. Nabarmendu behar da diziplina horretatik iritsi direla zenbait kirolari herri kiroletara eta pentsa daiteke suspegarri izan daitekeela herri kirolarentzat.
Nolanahi ere, «beste behin ere, gure etxean arrotz», txiokatu du Gorka Mosturotz euskal herritarrak X sare sozialean. Ekitaldia elebiduna izan zen, gazteleraz eta ingelesez; euskararen presentzian hutsaren hurrengoa izan zela gaitzetsi du.
Beste behin ere, gure etxean arrotz.
— Gorka Mosturotz (@Mosturotz) November 5, 2023
BASQUE CROSSFIT TXAPELKETA elebiduna izan da: gazteleraz eta ingeleraz. Hitzik ez euskeraz.
Speaker erdaldunak ekarri eta harro iragarri dituzte, #Euskara alboratuz.
Eta sare sozialetako publikazio danak gazteleraz.#Euskara #BCTxapelketa pic.twitter.com/wta2mYdfh0
Oihana Bartra bertsolariak «lotsagarritzat» jo du eta urrats bat harago jo du, Xabier Euzkitze aurkezleari erantzunez, txapelketa hau babestu duten euskal erakundeak seinalatuz. Hots, euskal erakundeen laguntza duen antolakuntza batek speaker erdaldun eta ingelesak kontratatu dituela, euskara alboratuz.
Aurkezpen bideoan eurek 3 instituzioren laguntza dutela diote. Kartelaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza bai. Bilboko udalak dirua ez dakit baina instalazio publikoak (Miribillako frontoia eta Bilbao Arena) utzi dizkie. pic.twitter.com/hpr93vj8Uq
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) November 6, 2023
Bizkaiko Foru Aldundia eta Lakuaren logoak agertzen dira, Bilboko Udalak instalazioen lagapena ere egin du, EITB ere tartean izan da txapelketaren nondik norakoak azaltzeko... Guzti honek hautsak harrotu ditu sareetan eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak ere bere gaitzespena adierazi du. Kirol ekimenak antolatzerako orduan zer nolako erabakiak hartzen diren hausnartzeko tartea ere zabaldu du.
Atzo auzitegietako oldarraldiaren kontra kalera atera ginen, baina egunerokoan zer nolako erabakiak hartzen dira adibidez kirol ekimenak antolatzerakoan?
— Hizkuntz Eskubideen Behatokia (@behatokia) November 5, 2023
https://t.co/0pl8OHs6Go https://t.co/C88aqTL6tI
Mila kirolari inguru batu ziren txapelketan, 11 kategoriatan banatuta. Gizonezkoetan, Luka Ducic nagusitu zen eta emakumezkoetan, Alazne Egiazabal.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo
