
Egunero egunero, ia hiru hamarkadatan, ehunka ikasle Gipuzkoatik Leioako EHUko campusera eramaten zituzten ‘Bidaitxungo’ izena zuten autobusek. Herritik sortutako sarea izan zen, zerbitzu hori emateko, eta 1983tik urtetik aurrera ezinbestekoa bilakatu zitzaion milaka eta milaka ikasleri. Orain, neurri batean 40. urteurrenaren harira, ekimena denon gogora itzuli da eta askok erreparatu diote egungo errealitateari: zerbitzu publiko zuzenik ez dago, ‘Bidaitxungo’k bere jarduera amaitutzat eman zuenetik, eta orduko beharra oraingoa ere bada.
Hau dela eta, badirudi zenbait lagunek honelako zerbitzu bat antolatzeko urratsa eman dezaketela. ‘Bidaitxungo’ren antzera, elkarte bat sortuko lukete, irabazteko asmorik gabekoa.
Gipuzkoako Aldundiari gai honi buruzko galdera luzatu dio PPk asteazken honetan. Azahara Dominguez Mugikortasun arloko diputatuak eman du erantzuna: honelako ekimen bat, erabiltzaile multzo jakin bati zuzendua, ezin du bera ordezkatzen duen erakundeak antolatu, baina diruz laguntzeko prest legoke.
Honela, elkartea eratu ezkero, Aldundiak «zerbitzu hori finantzatu lezake, Mugi txatelaren tarifa-baldintzetara ahal den neurrian hurbilduz», adierazi du.
Dominguezek ontzat jo duenez, 1.400 lagun inguruk erabil lezakete autobus zerbitzu hau (bere garaian 25 ibilgailu inguru jartzen zituen bidean egunero). «Konponbide hau azkarren lortu daitekeena da», ziurtatu du Azahara Dominguezek.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
