Mendi zinemaldietara hurbiltzen den edonor konturatuko da lehiatzen diren gaiak oso anitzak direla. Baita estiloak eta teknikak ere. Horien guztien artean animaziozko zintak “txoko” batean kokatzen dira; hots, ez dira asko aurkezten. Alabaina, ikusleen aldetik, baita epaimahaiaren aldetik ere, batzuek erantzun oso ona izaten dute.
‘Viacruxis’ film laburrari hori gertatu zaio. Ignasi Lopezen lehen lan izan zen. 2018. urtean plaza ezberdinetan lehen aldiz aurkeztu zuen. Eta hain zuzen ere, urte horretan bertan Bilboko Mendi Film Jaialdiak film labur onenaren saria eman zion. Arrakasta hori ez zen mendi zinemaldi horretan mugatu. Besteak beste, Banffen edo Trenton aukeratu zuten; Malagan eta Bartzelonan, berriz, aitortzak jaso ditu.
Bada, Buenosmal ekoiztetxeak aukera paregabea eskaintzen du zintzilikatu dugun ‘Viacruxis’ doan ikusteko. Bi mendizale “munduko gailur garaiena” konkistatzen ikusten da. Umorean oinarritua dago, eta ohiko eskalada baten pasadizioak bikain islatzen ditu. Marcel eta Andrej dira protagonistak. Mendizale ospetsu horiek izaera oso ezberdina dute. Erritmo oso bizkorra du, eta batzuetan egoera lotsagabeak aurkezten ditu. Baina zalantzarik gabe, hamaika minutu oso dibertigarriak dira.
Stop-motion
Teknika horrekin egin zuen Lopezek lan hori. Hots, fotogramaz fotograma. Eta lehen ekoizpena izateko, onartu behar da maisutasunez biribildu zuela: «Nire lehen lana izan zen, eta, agian, fotogramekin pixka bat motz geratu ginen. Hortaz gain, denboraren ikuspegiarekin ohartu gara txotxongiloek denbora asko geldirik igarotzen dutela. Alabaina, mendi zinemaldi batzuetan gure lana aitortu dute. Eta erritmo laburra badu ere, adierazi digute kontatzen dugun historia asko gustatu zitzaiela. Finean, arlo hori da gehien baloratu dutena».
‘Viacruxis’-en argi geratzen da ekoizle eta zuzendari katalanak alpinismoa menderatzen duela. Bai, ezustean harrapatzen gaitu; izan ere eskalatzaileek pioletekin eta kranpoiekin egiten dituzten mugimenduak oso errealak dira: «Alpinismo pixka bat egin dut, baina eskarmentu txarrak izan ditut. Egin dudana da ezagutzen nituen mugimendu horiek txotxongiloetan indarrean jarri. Egundoko gogoa nuen lan hau egiteko. Abentura itzela izan da, baina alpinistek bizitzen dituzten arriskuak saihestu ditut».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
