
Feminismoa «mundua eta sistema eraldatzeko gaitasun izugarria duen mugimendu eta pentsamendu politikoa» denez, ‘Urrats Feminista’ izeneko liburuxka aurkeztu du Ernaik ostiral honetan Etxarrin. Bi urteko hausnarketa prozesu baten emaitza da, «amesten dugun Euskal Herria lortzeko bidean prestakuntza, feminismoak erakutsi baitu mundua eta sistema eraldatzeko gaitasun izugarria duen mugimendu eta pentsamendu politikoa dela».
2022an amaitu zen Ernairen III. Kongresuaren ondoren etorri den prozesu honek bi egiteko nagusi izan ditu, antolakundeak azaldu duenez.
Batetik, kongresuan ebatzitako estrategia feminista osatu eta garatzeko erabakiaren «zimenduak jartzea», eta antolakundeko egiturak eta kideak «eragite feministarako prestatzea». Horri «bitarteko zehatz eta egingarriekin» osatu nahi izan dute, «argi» zutelako militantzia feministarako beraien proposamena «ez dela ikuspegi hutsa edo betaurreko moreak janztea». Hala, harago joanda, «arautuak eta zehaztuak dauden praktiken multzoak identifikatu ditugu, eta baita hau konkretura eraman ere; egitura, informazio kanalak, erabakimen marko eta prozedurak baldintzatzen eta egiteko modu berriak» sortu dituzte.
Bestetik, Ernai «eskola feminista» izateko eta «eraldaketa sustatzeko» helburua ezarri dute, «gizarte honen despatriarkalizazio prozesuari ekarpena egiteko erronka jarri baikenion geure buruari», esan dute.
«Antolakunde iraultzaile batek amesten duen proiektu horren isla behar du izan, eta guk Euskal Herri feminista amesten dugunez, feminista izango da gaurdanik gure praktika», adierazi du Ernaik.

Mujica hizo gala de ser «un poco vasco» y cumplió su deseo de visitar el país de sus ancestros

El comité de Aroztegia denuncia que la empresa ha frustrado los intentos de acuerdo

Alertan de un intento de desalojo en Amurrio por parte de Ama Desokupa

Decenas de grupos, varios de ellos vascos, rompen con el Viña Rock tras su compra por sionistas
