
Ostiral honetan hasiko den bero boladan tenperatura oso altuak aurreikusten dira Euskal Herri osoan, barnealdean bereziki. Tenperaturak 40 gradutik gorakoak izan daitezke leku askotan. Lakuako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du, baina Nafarroakoak gorrira eraman du alerta maila. Bere estimazioen arabera, Erribera aldean 41,4 gradutara hel daitezke termometroak.
Itxuraz ekialdea zigortuko du lehenik bero lamadak, eta hortik mendebalderuntz egingo du. Gauzak honela, Bizkaian eta Araban egoera okerragoa aurreikusten da larunbatean, ostiralean baino.
Lakuako aginduari dagokionez, bero-bolada berri honen abisua ostiraleko arratsaldeko hirurak eta zazpiak bitartean jarriko da indarrean. Tenperaturak 37 gradutara irits daitezke Arabako hegoaldean. Bere aldetik, Bizkaia eta Gipuzkoako barnealdean tenperaturak 31 gradu ingurukoak izan daitezke, eta kostaldean, 27 graduren bueltan egongo direla dago iragarrita.
Ipar Euskal Herrian, aldiz, temperaturak 27 eta 28 graduen artean mantenduko dira, asko jota, aurreikuspenen arabera.
Euskal Herritik haratago joanda, Mediterraneo aldean izugarrizko beroa gerta daiteke hurrengo egun hauetan. Erroman, esaterako, 43 gradutara helduko dela uste dute adituek, Caronte izeneko antizikloiaren eragina dela eta. Espainia aldean, asteazken honetan jada 42.9 gradu neurtu dituzte Ciudad Realen.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange
