Antzinako Erroma
Antzinako Erroman girotzen den ‘Those About to Die’ telesaila iritsi da eta ‘Gladiator 2’ ere ate joka dugu –tira, urte amaieran estreinatzen da–. Gladiatoreak, ezpatak, borrokak, basakeria, botere-gosea, azpijoko politikoak, gurdi lasterketak... Garai horretako kontakizunak oinarri dituzten filmak asko garatu ziren 50eko eta 60ko hamarkadetatik aurrera, superprodukzio handiekin.
Zineman askotariko zinemagileen begietatik ezagutu dugu Antzinako Erroma: William Wyler (‘Ben-Hur’), Stanley Kubrick (‘Spartacus’), Joseph L. Mankiewicz (‘Julio César’), Alejandro Amenábar (‘Ágora’) edota Ridley Scott (‘Gladiator’), besteak beste –portzierto, guztiak gizonezkoak–. Ekoizpen mota hauen sorkuntza eta kontsumoa nahiko gorabeheratsua izan den arren, azken hamarkadan, generoak beherakada nabarmena izan du eta apenas egiten diren era honetako izenburuak. Film mota hauek dituzten zenbait osagai eta mezu apur bat zaharkituak geratu direlako edota ikuspegi maskulinoegia dutelako oinarri akaso. Horregatik urte berean ‘Those About to Die’ eta ‘Gladiator 2’ estreinatu izana oso deigarria iruditzen zait.
Aitortuko dizuet era horretako proposamenak ez zaizkidala sekula oso erakargarriak iruditu, galbana eragiten didate. Aipatu ditudan superprodukzio ezagun horiekin baino, gai honetan pentsatu eta niri beste zerbait datorkit burura beti: ‘Asterix eta Obelix’. Istorio gehienak komiki eran zabaldu dira baina, telebistarako sailak eta filmak gogoratzen ditut bereziki, euskaraz ikusten genituen, gainera.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

