
Sacha Polak zinema zuzendariaren bigarren filma benetako gertakarietan oinarritzen da, pelikularen protagonistari –Vicky Knighti– gertatutakoa azaltzen du; zortzi urte zituenean, sute baten ondorioz, erredurak jasan zituen gorputzaren herenean. Hau da ‘Silver Haze’ filmaren leitmotiva. 23 urteko Franky erizainaren istorioa azalduko digu; mendeku gosez bizi da eta 15 urte lehenago jasandako gertaera traumatiko baten errua norbaiti leporatzeko premia larria du. Bere bizitza erabat aldatuko da Florence izeneko pazientearekin maitemintzen denean. Istorioak esperientzia oso traumatikoak bizi izan dituzten bi emakumeren arteko harremana aztertzen du.
Hasiera batean estilo libreko dokumental gisa pentsatu bazen ere, azkenean gidoi baten gainean eraiki zen, fikzioaren eta errealitatearen arteko jolasa sortuz: filma Knight aktorearen auzoan filmatu zen, bere familiaz inguratuta. Hainbestekoa izan zen hauen inplikazioa, neba-arrebek rol horiek berak jokatuz parte hartzen zutela. Oinarri erreal horiekin, mesfidantza, amorrua, justiziaren egarria, samurtasuna, barkamena eta maitasun bezalako gaiak azaleratuko ditu Sacha Polak-ek ‘Silver Haze’ filmean.
Zinema sozialaren tresna horiekin guztiekin, Londresko eta Britainia Handiko kostaldeko aldirietan girotutako istorioa ehundu du zuzendariak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

