
‘Feel Good’ edota ‘Black Mirror’ telesailetako atal batzuk zuzendu eta zenbait bideoklip sortu ostean, Ally Pankiw kanadiarraren lehen film luzea da honakoa.
Sam Cowell (Rachel Sennott) stand-up komediazale amorratua da film honen protagonista nagusia. Trauma osteko estresari aurre egin beharko dio, Brooke, zaintzen zuen neskatoa, desagertu ondoren. Hori dela eta, barne-eztabaida bat piztuko zaio haren bilaketan parte hartu ala ez erabakitzeko.
Rachel Sennott. Emma Seligman-en aginduetara ‘Shiva Baby’ film oso gomendagarrian ikusi genuen Rachel Sennott da filmeko protagonista. Sennott, New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Arts eskolan ikasi zuen, eta bertan piztu zitzaion komediarekiko interesa, unibertsitateko bigarren urtean. Stand-up munduan egin zituen lehen saiakerak oso arrakastatsuak izan ez baziren ere, beste plataforma batzuk aurkitu zituen bere talentua erakusteko, sare sozialak eta Puke Fest bezalako ekitaldien ekoizpena esaterako. Azken boladan hainbat sari eta izendapen jaso ditu; umorea narratiba serioarekin uztartzeko duen gaitasuna nabarmentzen dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

