
Aitor Esnaola Dorronsoro baldintzapeko askatasunean geratu da ostegun honetan, Etxerat Elkarteak jakinarazi duenaren arabera. 13 urte zeramatzan preso. 2023ko apirilean hirugarren graduan sailkatu zuten eta 2023ko uztailetik aurrera baliabide telematikoen bidez bete du zigorra.
2022ko maiatzean hirugarren gradua jaso zuen, baina fiskaltzaren helegite baten ondoren, urte bereko azaroan bigarren gradura aldatu eta Martuteneko espetxean sartu zuten berriz. Hori salatzeko, manifestazioa egin zuten Legorretan, Sarek deituta.
Herritarren babesa ez ezik, Udalak elkartasuna adierazi zuen eta EH Bilduk eta EAJk adierazpena onartu zuten eta bertan Esnaola hirugarren gradua jaso zuenetik normaltasun osoz, eskumuturreko telematikoarekin, herrian ibili zela nabarmendu zuten, «legeak dioen bezala, birgizarteratze prozesuan, legearen baldintza guztiak beteta eta legedia arrunta aplikatuz. Inongo arazorik gabe, ez bere egunerokoan, ez Legorretako herriarenean».
2019an, gaixorik zegoen aitari bisita egiteko itzuli zen Esnaola Legorretara. Espetxera itzultzeko familiako baserria utzi bezain laster, polizia-segizioak errepidean zegoen artalde batekin topo egin zuen. Esnaolaren ardiak ziren.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

EH Bildu volvería a ganar en Gipuzkoa y PNV y PSE necesitarían un apoyo para gobernar
