
Iruñeko Nafarroa Arena agertoki erraldoiean bi egunetan 30.000 pertsona batu ondoren, Zetakek apur bat gehiago tenkatuko du «Mitoaroa» ikuskizuna: irailaren 6an Donostiako Ilunbe zezen plazan beste kontzertu bat emango du, oraingoan Euskal Herri osoko Inauterietako pertsonaiak biltzeko asmoarekin.
Taldearen ‘AAZTIYEN’ diskoari itxiera epiko bat emateko, Pello Reparaz arbizuarrak gidatzen duen Zetak taldeak Donostiako Ilunbe zezen plazara eramango du «Mitoaroa» kontzertu ikusgarria. «Zetak-en, orain arte, ikusi ahal izan dugu amaiera bat beste zerbaiten hasiera dela, eta Ilunben gertatuko dena giltzarri moduko bat izan daitekeela uste dut», agertu du Reparazek bere komunikazio taldeak prentsara igorri duen ohar batean.
Iruñeko Nafarroa Arenan 30.000 pertsona batu dituen ikuskizuna, 15.000 ostiralean eta beste hainbeste larunbatean, berrikuntzekin iritsiko da Gipuzkoara: Nafarroakoak soilik ez, Euskal Herri osoko Inauterietako pertsonaiak jarriko ditu dantzan Reparazek eta bere taldeak.
Azken kontzertu honetarako sarrerak urtarrilaren 7an, asteartearekin, jarriko dira salgai,goizeko 10.00etan. Eskuragarri egongo dira mitosarrerak.eus web orrian.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu


